XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Londresera iritsi eta Jonathan bere bulegora joan zen presaka.

Baina ezin izan zituen dokumentuak aurkitu, lapurtuak baitzizkioten denak.

Berehala etxera itzuli eta gertatuaren berri eman zien gainerakoei.

- Drakulak lapurtu ditu dokumentuak esan zuen Van Helsingek-.

Badaki arriskuan dagoela.

Badaki bere etsaiak garela.

Baina banpiroek ez dute indarrik egunargiz.

Egunez Drakula atsedenean egoten da Trantsilvaniatik ekarritako kaxa horietako batean.

Bere etxean izango da orain.

- Baina non dago etxe hori? -galdetu zuen Minak.

Pixka batean gogoetan gogoetan egon=estar reflexionando egon zen profesore zaharra.

Gero Jonathani begiratu zion arretaz.

- Zu ados bazaude, hinoptizatu egingo zaitut esan zion-.

Horrela gogoratu ahal izango duzu non dagoen Drakularen etxea.

- Bai, konforme -esan zion Jonathanek-.

Egin ahal duzuna, profesore.

Ni prest nago.

Van Helsing Jonathanen aurrez aurre eseri zen eta astiro hitz egin zion.

Gaztearen begiak itxi egin ziren, eta arnasa polikiago hartzen hasi zen.

- Drakula kondeak etxe bat du Londres inguruan.

Non dago etxe hori, Jonathan? -galdetu zion profesoreak.

Jonathanek poliki-poliki erantzun zion, ahots garbiz.

- Kondea Londreseko ekialdean bizi da.

Etxe handia du, eta oso zaharra, harresi handiz inguratua.

- Nola iritsi zinen hara, Jonathan? -galdetu zion Van Helsingek.

- Haren etxetik kilometro t'erdira-edo dago tren-geltokia...